“Tirabirak” produkzioaren bigarren geltokia: Leioa

“Tirabirak” produkzioaren bigarren geltokia: Leioa

TIRABIRAK/Tiras que aflojan erakusketa apirilaren 6an irekiko da UPV/EHUren Leioako campuseko Liburutegian Ripa eta Tasio marrazkigileei egingo zaien elkarrizketa publiko batekin.

Idurre Eskisabel kazetariak eta UPV/EHUko irakasleak elkarrizketatuko ditu Ripa eta Tasio marrazkigileak, 11:30ean, Liburutegiko Hitzaldi Aretoan. Ondoren, 13:00etan Bizkaiko Campuseko errektoreordeak, Carmelo Garitaonandia jaunak, emango dio irekiera ofiziala erakusketari.

TIRABIRAK/Tiras que aflojan, gure iragan gatazkatsua eguneroko prentsan argitaratutako biñeten bitartez nola islatu den ikertzen duen erakusketa da. Bizkaia Aretoan egon zen martxoan zehar eta oso harrera beroa izan zuen jendearen eta komunikabideen partetik. Leioako egonaldiaren ondoren erakusketa beste zenbait lekutan ere izango da ikusgai, hala nola Gasteizen, Donostian, Iruñean eta Baionan.

Erakusketa Leioako Campuseko Liburutegira ekarriz, ikasleei eta gazteei hurbilarazi nahi izan zaie, bereziki, gure gaur egungo historiaren parte esanguratsu hau, askotan urruneko eta aspaldiko modukoa iruditzen zaiena. Alabaina erakusketa herritar guztientzat dago zabalik.