“Komunikabideak, gatazka eta bizikidetza: tirabirak binetetan” udako ikastaroa

“Komunikabideak, gatazka eta bizikidetza: tirabirak binetetan” udako ikastaroa

EHUren uda ikastaroen egitaruaren barruan antolatu dugun ikastaroaren berri eman nahi dizuegu: Komunikabideak, gatazka eta bizikidetza: tirabirak binetetan du izena eta karikatura politikoa tresna komunikatibo gisa hartuta, binetek eta komunikabideek gatazka egoeratan jokatu eta jokatzen duten paperari buruzko hausnarketa egitea du helburu.

Ikastaroa Donostian egingo da ekainaren 29 eta 30ean eta uztailaren 1ean, Miramar Jauregian, goiz eta arratsaldeko ordutegiarekin.

Ikastaro hau EHUko EMAN taldeak DSS2016 Europako Kultur Hiriburutzako programarentzat prestatu duen TIRABIRAK proiektuaren atal bat da. Urte osoan Euskal Herriko hiriburuetan ikusgai egongo den transmedia erakusketa Donostira helduko da ekainean eta haren kontestuan antolatu dugu ikastaroa.

Gaia interesekoa izango duzulakoan, bertan izena ematera gonbidatu nahi zaitugu. Horretarako, hona ikastaroaren inguruko xehetasun guztiak eta izena emateko jarraibideak.

Hona ikastaroaren programa:

Ekainaren 29 asteazkena

Ekainaren 30 osteguna

Uztailaren 1 ostirala

La sátira política y los marcos de guerra. J.L. Gomez Monpart.

Prensa, historia y memoria: un matrimonio de conveniencia. Patrick Pèpin.

Decir sin decir lo que decir se quiere. Mariano Ferrer.

Tirabirak ikerketa: binetak eta euskal gatazka. Mario Zubiaga

Dibujos de prensa, entre responsabilidad y libertad: la filosofía de Cartooning for Peace. Magalie Besse.

Memoria, identidades, ciudadanía. Carlos Taibo.

Erakusketaren hasiera ekitaldia / Inauguración de la exposicion

Tirabirak erakusketa: Binetak, bizikidetzarako tresna.

Umore grafiko subalternoa, herri txiki batetik abiatuta. H28 kasua. Unai Iturriaga & Iñigo Astiz

Prensa vasca y conflicto. Txema Ramirez (mod): Javier Salutregi, Martxelo Otamendi, Luis Rodriguez Aizpeolea / J.M Santamaria, Elixabete Garmendia.

Luntxa

Bazkari tartea

Ikastaroaren itxiera

Umorea eta gatazka politikoa: “hau dun/k umorea, utzi alde batera euskaldun jendea”. Kike Amonarriz / Uxoa Anduaga.

Komikiak eta generoa. Josune Muñoz.

Tira grafikoa, sorkuntza gisa… Asisko Urmeneta.

Mesa-redonda: el humorista gráfico ante el conflicto. Ainara Azpiazu “Axpi” (mod): Tasio, Zaldieroa, Forges, Zulet, Peridis.